Konbalidazioak
HAUTAZKO IRAKASGAI BATEN ORDEZ KONBALIDATZEA
UCMko edozein mailatako ikasleak EUSKARA I, EUSKARA II, EUSKARA III, EUSKARA IV, EUSKARA V edo EUSKARA VI (6 kreditu irakasgai bakoitzeko, zeinak, graduaren arabera, “de optatividad”, “de participación” edo “formación complementaria” deitzen direnak) matrikulatu ahal dira, eta ikasten ari diren graduko ikasketa-planeko hautazko irakasgai baten ordez konbalidatu.
Ohar garrantzitsuak:
- Konbalidazioa doakoa da.
- Irakasgaian lortutako emaitza espediente akademikoan agertuko da, baina ez da kontuan hartuko espediente horren batez besteko emaitza kalkulatzeko.
- Printzipioz, eta oro har, gradu guztietan posible izan beharko luke konbalidazioak, baina horietako gradu batzuek betekizun bereziak dituzte, eta horiek bereziki konplexuak dira ikasle bakoitzaren kasuistikan sartzen garenean (hor sartzen dira, esaterako, ibilbideak edo espezialitateak eskatzen dituzten hautazko irakasgaiak, maior/minor egiturak, etab.). Baina hartutako akordioa da prestakuntza osagarria konbalidatu egin daitekeela hautazko baten ordez. Ezin da kasuistika bakoitza kontrolatu, ezta “Verifica” bakoitza ere, baina konbalidatzeko akordioak, oro har, UCMko gradu gehienei eragiten die.